XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Definizioak guztira 600 inguru dira eta zorroztasun akademikoa lortzea baino gehiago, terminoaren esanahia mugatu eta argitzea izan da helburua.

Azkenik aipatu nahi dugu, hiztegia amaitu ondoren aldaketaren bat edo beste gehitu dela, UZEIn lantzen ari den Lan-harremanen hiztegiko normalizazio-batzordeak hartutako erabakiekin bat etortzeko eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko EHUko Euskararako Institutuak hiztegiaren hizkuntzazko egokitasunaren aldeko txostenarekin batera egindako oharrak jasotzeko.

Hala ere, ez dugu uste hiztegi honek zalantza guztiak konponduko dituenik, pil-pil dauden arazo terminologiko puntualak ez baitira gutxi: alokairu/soldata, moneta/diru/dibisa, enpresari/enpresaburu/enpresario, ... Baina lagungarri izango dela pentsatzen dugu ekonomiaz aritu nahi duen ororentzat.

Eskerrak eman nahi dizkiegu beren laguntza eman diguten guztiei. Kritika-zerrendei oharrak egiteko pazientzia izan dutenei eta bereziki ESTEko irakasleei hasiera-hasieratik emandako laguntza akademikoagatik, Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Federazioko Bilbao Bizkaia Kutxa, Gipuzkoa Donostia Kutxa eta Vital Kutxari hiztegia lantzeko proiektua onartu eta diruz laguntzeagatik eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari liburua argitaratzeko emandako diru-laguntzagatik.

UZEI